ZIKLOAN APP

Sakelekoaren bitartez hilerokoaren zikloaren erregistroa euskeraz egiteko lehen app-a da: ZIKLOAN

http://www.zikloan.eus/

💫 Azken urteetan, IAmetza eta Ara!Gorputz kooperatibak elkar-lanean sortutakoa da eta hauek dira, ezaugarri garrantzitsuenak:

🩸Aplikazioa euskara hutsean dago eta hilerokoari buruzko informazioa biltzeaz gain, norberaren zikloaren jarraipena egin ahal izateko funtzionalitateak txertatzen ditu.

🩸Bertan biltzen diren datuak ikerketa feminista egiteko helburuekin soilik erabiliko direla ziurtatzen eta bermatzen dute egileek.

🩸Aplikazioa hilerokoaren ikuspegi feminista batetik eraikia izan da.

Ideia, gogo edo proposamen zehatzik baduzu, idatziguzu!