2023.urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sortutako ipuina da hau.
Behar bati erantzuteko desioz ernaldu zen ideia. Izan ere, ume arrazializatuak protagonista dituen ipuinak, euskeraz, ez dira batere ohikoak. Ezta familia ez nuklearren eredua adierazten duten ipuinak ere. Honela, elkar babes eta konpromisoz, errealitate bilakatu dugu gure ametsa.
“Familian asko gara” ipuinean, zaintza sare oparoaz gozatzen duen ume baten abenturak kontatzen ditugu. Giro atseginean, arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko parada eskaini nahi du ipuinak.
[HEMEN klik eginda, bertsio digitala topa dezakezu]