Hilerokoa
Eskubide menstrualak ditugu, lagun. Lehen hilerokotik hasi eta azken hileroko arte, kalitatezko informazio egokitua jasotzeko eskubidea dugu, produktu ez kutsagarrietara sarbidea izateko eskubidea dugu, osasun arreta egokia jasotzeko eskubidea dugu baita laneko bajarako eskubidea ere.
Eskubide hauek egikaritzeko mugimendu globalaren parte gara, zauden eremutik ekarpenik egin nahi? Elkarrekin joan gaitezke.
Eskaintzak
Menarkia familian
Menarkiak edo lehen hilerokoak haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Zama handia daramagu gorputzean itsatsirik fluxu gorriaren harira, baina zama hori ez diegu gure txikiei pasatu nahi.
Ahal dela, guk bizitu genuena baino esperientzia harmoniatsuagoa desio dugu haientzat. Baina zer esaten diegu hilerokoaren inguruan? Mina izaten dugula? Haurrak egin ahal izateko baliagarria dela?
Ohiko galderak
Ohiko galdera 1
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
Ohiko galdera 2
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
- HARTZAILEAK: Menarkak eta beraiek aukeratutako familiako kideak (ama, osaba, anaia, aita, ahizpa, amona eta bizilagun kuttuna)
- HELBURUA: Menarkia elkarrekin eta goxo bizitzeko estrategia bat garatu
- PERTSONA KOPURUA: 10-20
- IRAUPENA: 2 ordu (gutxienez)
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Menarkia bidelaguntzen
Menarkiak edo lehen hilerokoak haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Zama handia daramagu gorputzean itsatsirik fluxu gorriaren harira, baina zama hori ez diegu gure txikiei pasatu nahi.
Saio honen bitartez, menarkia prozesuak bidelaguntzeko gako eta baliabideak landuko ditugu.
Ohiko galdera 1
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
Ohiko galdera 2
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
- HARTZAILEAK: Menarken irakasle eta familiak (zentzu zabalean)
- HELBURUA: Menarkia bidelaguntzeko gako eta baliabideak partekatzea
- PERTSONA KOPURUA: 10-20
- IRAUPENA: 2 ordu (gutxienez)
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Ziklikotasunean murgilduz
Ezagutzen dugun ginekologiaren sorrera patriarkatu arrazista eta kolonialistaren baitan eman zen.
Egun, mundu lineal eta kapitalistaren mesedetan, gure zikloak ezikusiak edota arbuiatuak izaten jarraitzen dute.
Paradigma horiek haustea eta alternatiba bizigarriak sortzen jarraitzea da gure xedea.
Gure gorputzetan arrotz sentitu garen egunak amaituko dira!
Ohiko galderak
Ohiko galdera 1
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
Ohiko galdera 2
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
- HARTZAILEAK: Alua duten pertsonak
- HELBURUA: Ziklikotasunaren lanketa
- PERTSONA KOPURUA: 10-15
- IRAUPENA: 3 ordu (gutxienez)
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Klimaterioan murgilduz
Klimaterioa, azken hilerokora (menopausiara) bidea da. Bide luzeagoa edo motzagoa izan daiteke.
Garai honetan ere, elkarrekin ikasten jarraitzea, ezinbestekoa da. Lanketa hau egiteko espazio irekitzea proposatzen dugu.
Ohiko galderak
Ohiko galdera 1
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
Ohiko galdera 2
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
- HARTZAILEAK: Alua duten pertsonak
- HELBURUA: Klimaterioaren inguruko jakintzen partekatzea
- PERTSONA KOPURUA: 10-15
- IRAUPENA: 3 ordu (gutxienez)
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak
Hilerokoa oraindik ere tabua da. Haurrak gizartearen isla diren heinean, tabuaren termometro egokia dira. Hilerokoaz galdetzen diegunean, haur gehienek (hilerokoa eduki edo ez) hitz hauek errepikatzen dituzte: mina, nazka eta beldurra. Horrek, hilerokoa dugun pertsonen bizi baldintzetan ondorio lazgarriak ditu.
Ohiko galderak
Laugarren mailakoak ez al dira txikiegiak?
Ikasleen garapen fisiologikoaren arabera txikiegiak izan daitezke, bai. Baina hilerokoa geroz eta lehenago jaisten ari zaie haurrei eta kasu askotan 4. mailan igarotzen dute menarkia. Informazioa garaiz iristeko premiagatik 4. mailan esku hartzea irakasleekin batera baloratzea gomendatzen dugu.
Mutilek ere parte hartuko dute saioan?
Bai, beraiei ere eragiten dien fenomeno delako hilerokoa. Informatuta egoteko eskubideaz gain, hilerokoa dugun pertsonen zaintzan inplikatzeko baliabideak behar dituzte.
Ikasleekin egiten ditugun saioetan irakasleak parte hartu behar du?
Ikasle eta irakasleen artean konfiantza harremana badago eta irakasleak interesa eta aukera badu, horrek saioan parte hartzea egokiena dela baloratzen dugu. Baina irakasleek baloratzen duzuena da ongi egongo da beti.
Eta irakasleak ikasleen saioan parte hartzea erabakitzen badu?
Saioan parte hartzen baduzue, rol jakin batekin egitea eskatzen dizuegu: parte hartzaile pasibo rola. Hau da, edukian eta ikasleekin dugun hartu emanean ekarpenik ez egitea. Interesgarria da irakasleen bizipen pertsonal txikiren bat edo zalantzaren bat partekatzea ikasleekin lotura emozionala ezartzeko baina ez da beharrezkoa.
Irakasleekin eta ikastetxeko langileekin saioa, zertarako?
Haurrekin egiten dugun lanak jarraipen koherente bat izan dezan, ikastetxean haurrekin harremana duten helduekin saio bat egitea ezinbestekoa da guretzat.
Nola uztartu dezake eskolak lanketa hau familiekin?
Eskolak nahi izatekotan, gurasoekin ere lan egiteko aukera dugu. Bi eskaintza dauzkagu honetarako (gorago ikusgai): “Menarkia familian” eta “Menarkia bidelaguntzen”.
- HARTZAILEAK: Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei eta ikastetxeko langile guztiei (irakasle, jangelako langile, autobuseko zaindari, idazkari..)
- HELBURUA: Hilerokoaren zikloaren gaia taldean eta eskolan lantzea
- PERTSONA KOPURUA: 10-15
- IRAUPENA: Talde bakoitzarekin ordu t’erdi
- ESPAZIOA: Ikasgelak
Aurre-nerabeak
Gutxika-gutxika sortzen ari dira hilerokoa gozoago bitzeko aukerak: fluxu gorria jasotzeko geroz eta produktu gehiago dago eta informazioa lortu daiteke, batez ere sare sozial birtualen bitartez.
Baina tamalez, aurrez aurreko elkarrizketak izateko aukerak eta kalitatezko informazioa jasotzeko aukerak oraindik urriak dira.
Horregatik, tailer honekin oinarrizko informazioa eskainiko diegu gazteei (oinarrizkoa izateagatik ezaguna ez bada ere). Eta parte hartzaileek barruan dutena askatzeko espazio erlaxatu eta seguru bat bermatuko dugu.
Ohiko galderak
Ohiko galdera 1
Ohiko galdera 2
- HARTZAILEAK: 8-12 urte arteko neskak
- HELBURUA: Hilerokoaren ziklo
- PERTSONA KOPURUA: 10-20 artean
- IRAUPENA: 3 ordu (gutxienez)
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
















