EKONOMIA FEMINISTA

Ekonomia Feministak, Bizitza sostengatzeko garrantzitsua eta askotan ezinbestekoa dena ikusgarri bilakatzen du. Adibidez, zaintza lanak, prozesu emozionalak eta hilerokoaren zikloa.

Hauek guztiak aitortu eta balioan jartzeko, prozesu ezberdinak bideratzen ditugu (*beherago, webgune honetan, sortutako baliabide ezberdinak dituzu):

 

TAILERRAK eta BIDELAGUNTZAK

    • Goxito tailerra (2 ordu): Ekonomia Feministari hurbilpen orokor eta xamur bat egiteko prestatua dago saio hau. Bertan, zaintzaz, lanaz eta beharrizanez hausnartzeaz gain, estrategia eta praktika zehatzen bide zidorrak landuko ditugu. Guzti hau, gorputzari duen garrantzia eskainiz.

    • Kooperatiba, elkarte edo proiektuentzat bidelaguntzak (orduak beharren araberakoak dira): Teoria kritiko eta feministaren ekarpenak gure egitasmoetan lurreratzen ditugu. Hemen ere hainbat izaten baitira ez-ikusgarriak diren eremuak eta hauek, maiz, azken lerroetan uzten ditugu.
    • (Proposamenik baduzu, idatzi gure e-posta helbidera: info (a) aragorputz.eus ^^)
 

SORTUTAKO BALIABIDEAK

-BDSKoop Sarea-

(BDS-Koop elkarte-sarearen webgunea HEMEN)
 GJH lantzeko unitate didaktikoa: Labore Txingudi, Ara!Gorputz eta BDSKoop elkarteok Agenda 2030 bigarren hezkuntzako gazteekin (14-16 urte) batera lantzeko unitate pedagogikoa sortu dugu. Garapen Jasangarrirako Helburuak klasean edo taldean landu nahi dituen ororentzako eskuragarri uzten dugu. Taldean etorkizun hobe bat pentsatzeko lan tresna da. Ikusi unitate didaktikoa behean edo HEMEN deskargatu.

 

-Mundu Bat Fundazioa-

(Mundu Bat fundazioaren webgunea HEMEN)

Ekonomia Feminista Eskolak (EEF): Urteak dira Abya Yalako kideek egindako opari hau (jakintza kolektiboak jasotzen dituzten modulu pedagogiko HAUEN bitartez) Euskal Herriko testuingurura egokitu zela. Ezkeroztik, prozesu ugari egin dira talde ezberdinetara egokitu direnak. 2019. urtetik, Ara!Gorputzetik ere Eskola hauek dinamizatzen gabiltza, Oarsoko- eta Bortziriak-Malerreka-Baztan- eskolak aurrera eramanez. Honetaz gain, materiala euskaratzen gabiltza.

  • Moduluen euskarazko laburpena: Itzulitako materialaren barruan, modulu pedagogikoen euskarazko laburpena ikus dezakezu behean edo HEMEN deskargatu.
 
  •  Eskolen aurkezpen bideoa: Zer dira Ekonomia Feminista eskolak? Hitzez hain zaila denez adieraztea, bideo HAU sortu dugu (*hemen erdarazko azpitituluak dituen bertsioa).

-Finantzaz Haratago sarea-

(Finantzaz Haratago-ren webgunea HEMEN)

‘Bizitza Onaren egunerokoa’: Hamabi hilabete edota (hilerokoaren) ziklotan antolatutako egunerokoa da, zure erritmora, astero bete dezakezuna. Bizitzak sostengatzeko ezinbestekoa denaren erregistro proposamena da hau. Ondorengo galderei erantzunak topatzeko bidaia: Zenbat denbora inbertitzen duzu enpleguetan? Eta zaintza lanetan? Zein eragin du diruak zure bizitzan?

Ekonomia feminista eta Abya Yalako ‘Bizitza Ona’-ren printzipioak ardatz izanik, astez aste eta hilabetez hilabete hausnartzen joateko tresna da. Behean ikusi dezakezu eta HEMEN deskargatu.

(*erdarazko bertsioa hemen)

*HEMEN, tresnaren inguruko elkarrizketa bat ikusi dezakezu.

 

Ideia, gogo edo proposamen zehatzik baduzu, idatziguzu!
(info (a bildua) aragorputz.eus)