HILEROKOA ESKOLETAN
Hilerokoak eta bereziki lehen hilerokoak barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Tabua daramagu gure gorputzetan, gure prozesu fisiologikoetan, gure hilerokoetan.
Gutxika-gutxika sortzen ari dira hilerokoa gozoago bitzeko aukerak: fluxu gorria jasotzeko geroz eta produktu gehiago dago eta informazioa lortu daiteke, batez ere sare sozial birtualen bitartez.
Baina tamalez, aurrez aurreko elkarrizketak izateko aukerak eta kalitatezko informazioa jasotzeko aukerak oraindik urriak dira.
Horregatik, tailer honekin oinarrizko informazioa eskainiko diegu gazteei (oinarrizkoa izateagatik ezaguna ez bada ere). Eta parte hartzaileek barruan dutena askatzeko espazio erlaxatu eta seguru bat bermatuko dugu.