HILEROKOA ESKOLETAN
Enara eta Ione gara. Hilerokoaren kulturaren inguruan ikasten urteak egon ondoren, Ara!Gorputz 2018an sortu genuen ikasitakoa jendarteratzeko xedearekin. Geroztik tailer anitz eskaini ditugu Euskal Herrian zehar, beti feminismoa eta gorputzak ardatz izanik.
Aldaketa handiak eman dira azken hamarkadetan, baina hilerokoa oraindik ere tabua da. Haurrak gizartearen isla diren heinean, tabuaren termometro egokia dira. Hilerokoaz galdetzen diegunean, haur gehienek (hilerokoa eduki edo ez) hitz hauek errepikatzen dituzte: mina, nazka eta beldurra. Horrek, hilerokoa dugun pertsonen bizi baldintzetan ondorio lazgarriak ditu.
Urtero-urtero material pedagogikoa sortzen dugu eskoletan gaia era autonomoan landu ahal izateko (HEMEN topatu dezakezu). Horrez gain, haur zein helduekin saioak ematen ditugu.
Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei eta ikastetxeko langile guztiei (irakasle, jangelako langile, autobuseko zaindari, idazkari..).
Eskolak nahi izatekotan, gurasoekin ere lan egiteko aukera dugu.
Ikasleen garapen fisiologikoaren arabera txikiegiak izan daitezke, bai. Baina hilerokoa geroz eta lehenago jaisten ari zaie haurrei eta kasu askotan 4. mailan igarotzen dute menarkia. Informazioa garaiz iristeko premiagatik 4. mailan esku hartzea irakasleekin batera baloratzea gomendatzen dugu.
Bai, beraiei ere eragiten dien fenomeno delako hilerokoa. Informatuta egoteko eskubideaz gain, hilerokoa dugun pertsonen zaintzan inplikatzeko baliabideak behar dituzte.
Ikasle eta irakasleen artean konfiantza harremana badago eta irakasleak interesa eta aukera badu, horrek saioan parte hartzea egokiena dela baloratzen dugu.
Baina irakasleek baloratzen duzuena da ongi egongo da beti.
Saioan parte hartzen baduzue, rol jakin batekin egitea eskatzen dizuegu: parte hartzaile pasibo rola. Hau da, edukian eta ikasleekin dugun hartu emanean ekarpenik ez egitea.
Interesgarria da irakasleen bizipen pertsonal txikiren bat edo zalantzaren bat partekatzea ikasleekin lotura emozionala ezartzeko baina ez da beharrezkoa.
Haurrekin egiten dugun lanak jarraipen koherente bat izan dezan, ikastetxean haurrekin harremana duten helduekin saio bat egitea ezinbestekoa da guretzat.
Ikasgela bakoitzarekin ordu t’erdiko saioa eta helduekin beste ordu t’erdikoa edo bi ordutakoa.
Bidai ahalik eta gutxien egitea izaten da gure desioa. Horregatik, egunean bi edo hiru saio egitea da aproposena guretzat.
Aurrekontua egin ahal izateko, zenbat saio emango ditugun jakin behar dugu. Informazio hori helarazten diguzuenean diru kopurua kalkulatu ahalko dugu.