HILEROKOAREN INGURUKO BALIABIDEAK

Jarraian, Hilerokoaren zikloa lantzeko zein Kultura Ziklikoari ikusgarritasuna emateko baliabideak daude.

ERAGILEEN KATALOGOA

2023. urtean, hilerokoa euskaraz lantzen dugun eragileak identifikatzeko ibilbidea abiatu genuen. 2024.urtean, katalogoa eguneratu dugu.

Gaian profesionala den norbaitekin harremana sortu nahi baduzu, kuxkuxeatu katalogoa, altxorrez beteta dago eta!

UNITATE DIDAKTIKOA

Hilerokoaren zikloa landu nahi baduzue, hainbat gako barnebiltzen dituen unitate didaktiko bat duzue zuen zerbitzura.

 

‘Ziklikoa Naiz!’ BIDEOA

Heldu, gazte zein haurrekin lan egiteko bideo hau kutixia da! Ikusi-ikusi!

Eskubikoa zeinu hizkuntzan interpretatua dago 😉

Ilustrazioak

Hilerokoaren baitako iruditegi samur bat sortzeko bidean ilustrazio hauek baliagarriak izatea desio dugu:

ZIKLOGRAMA

Norberaren zikloen inguruko erregistroak egiteko tresna da ziklograma. Animatuko zinake zure inguruko txikiekin batera erregistratzera?

menarkiaren infografia

Lehen aldiz hilerokoa jaisten den momentuaren inguruko informazioa biltzen du eskuorri honek:

 

zaborrontziak komun guztietan!

 

 

Mutilen komunetan ERE konpresak edo tanpoiak botatzeko zaborrontziak izatea oso garrantzitsua da. Horrelako detaileek pertsona askoren bizitza samurragoa bilakatu dezakete!

Hori sustatzeko sortu genuen “hilerokoa baduzu, erabil nazazu” pegatina 😉

Stikerrak

Hilerokoaren zikloari ikusgarritasun gehiago emateko, stikerrak egin ditugu!

 

Eider Eibar ilustratzaileak sortuak, hona hemen 

Telegram-en eta Signal-en erabilgarriak diren marrazkitxoak.

Kolonizatzaileak, ospa!

 ‘Kolonizatzaileak alde gure gorputzetatik!’ lelopean, agerian jarri nahi dugu gizon guzti hauen presentzia gure sistema genitalean.

izen berriak topatzen!

 Izen berrituak jasotzen dituen ilustrazioa.                                                                                                  

iruditegi berriak

Loreak

KOMUNIKABIDEETAN

HEMEN klik eginda gure Telegram kanalera batu zaitezke!