GINEKOLOGIA ETA HILEROKOA

 

Ezagutzen dugun ginekologiaren sorrera, patriarkatu arrazista eta kolonialistaren baitan eman zen.

Egun, mundu lineal eta kapitalistaren mesedetan, gure ziklikotasunak ezikusiak edota arbuiatuak izaten jarraitzen dute.

Paradigma hauekin haustea eta alternatiba bizigarriak sortzen jarraitzea da gure xedea. 

Gure gorputzetan arrotz sentitu garen egunak amaituko dira!

HAUEK DIRA GURE PROPOSAMENAK:

Hilerokoaren zikloaren bitartez, gorputzetan murgiltzen joango gara.  Mugimendua, bakarkako hausnarketak, eztabaidak eta azalpenak uztartuko ditugu saioan zehar. Saio honen xedea, gustora egotea eta  ziklikotasunari hurbilpen bat egitea da.

Tailer hau, bere eduki eta iraupenarengatik, trinkoena da. Bi faseetan banatu ohi dugu atsedenaldi batekin erdialdean.  Lehen ataleko protagonista hilerokoa izango da, baina taldean kudeatutako ginekologiaren oinarriak ere ezartzen dira. 

Bigarren atala, ia bere osotasunean gorputzean zentratuta dago. Izenburuak adierazten duen moduan, pototak izango dira erdigunean. Norberak bere alua behatzeaz gain, besteena ere behatzeko aukera izanen du.

Egun oso batean zehar garatu izan dugu saio hau. Potota tailerra I-en eduki berdinak jorratzen ditugu baina patxada handiagoz. Talde eta norbanako dinamika gehiagorekin, talde txikietako eztabaidetan sakonago murgiltzeko eta gorputzaren alde praktikoan, ariketa gehiago egiteko aukera dugu.

Formazio hau hiru saioetan banatu ohi dugu. Aipatu nahi dugu egin izan ditugunetan, balorazioan “motz” gelditzen dela esan ohi digutela partaideek. Luzeegia iruditu beharrean, gehiagorako gogoz geratu ohi dira.

Potota tailera II-rena bezalakoa da eskema orokorra, baina haurtzaroa eta menarkia era espezifikoan jorratzen ditugu. Norberarena eta orain ingurun ditugun haurrena.

Ideia, gogo edo proposamen zehatzik baduzu, idatziguzu!