EKONOMIA FEMINISTA ESKOLATXOA

(Bortziriak-Malerreka-Baztan)


Ekonomia Feministako eskolak, MunduBat fundazioak 2014. urtetik sustatu dituen emakumeontzako* topaguneak dira. Jakintzen sistematizazioa, modulu pedagogikoak deritzoguna, Abya Yalako emakumeek osatu zituzten, pedagogia feminista eta herrikoietik abiatuz. Ostean, edukia gure testuingurura egokitzen aritu gara.

Euskal Herrian 10 eskola prozesu garatu dira eta 2020-2021 ikasturtean, lehen aldiz euskaraz burutu genuen: Oarsoko Ekonomia Feminista Eskola izan zen. Ara!Gorputzeko kideak izan ginen koordinazio eta dinamizatzaile lanetan ibili ginenak. Zaila da hitzekin adieraztea zer den prozesuan bizitzen dena. Baina bereziki maila teorikoarekin lotura duten zenbait gako partekatuko ditugu.

Honela definitu genezake zein den ekonomia feministaren ikuspuntua, eta azken batean, zein den eskolen helburu nagusia:

Lan-erreproduktiboa eta zaintzak aitortzea da ekonomia feministaren helburua, historian zehar eginkizun hori esleitu baitzaie emakumeei; izan ere, hura gabe ezinezkoa izango litzateke ugalketa-lana. Lerro honek aldaketa aldarrikatzen du paradigma ekonomikoan eta sozialean. Hala, bizitzaren iraunkortasunean eta pertsona guztien ongizatean jartzen du begirada, merkatua giza harremanen erdigunetik mugiaraziz” (Mundubat.org)


PROZESUA eta PROPOSAMENA (Bortziriak-Baztan-Malerreka Ekonomia Feminista Eskolatxo prozesua) 2024-2025

Orain dela 2 ikasturtean abiatu genuen prozesua. Momentuan genuen finantziazioak baldintzaturik, soilik lehenengo bi moduluak landu ahal izan genituen. 2023-2024 ikasturtean zehar beste 6 moduluak landu ditugu, eta 2024-2025 ikasturtean prozesuari jarraipena emango diogu. Jarraipenerako taldea irekia dago prozesura kide gehiago batu daitezen.


SAIOAK

2024ko urritik 2025eko martxoa bitarte 6 saio egingo ditugu. Guztiak larunbat goizetan izango dira, 10:30etatik 13:30etara, Beralandetan (Bera).

Hauek izango dira saioen datak:

  • Urriak 26
  • Azaroak 30
  • Abenduak 21
  • Urtarrilak 25
  • Otsailak 22
  • Martxoak 15


METODOLOGIA

Eskoletako metodologia, hasieran aipatu bezala, pedagogia feminista eta popularrean oinarritzen da. Horrela, saio guztietan norberetik hasteko hautua egiten dugu. Ondoren maila kolektibora salto egin egiten dugu gako teorikoak uztartuz eta norbere errealitatera itzultzen gara ostean. Saio bakoitzean jolasak, dinamika pertsonalak, talde-txikietako hausnarketak eta talde handiko eztabaidak konbinatzen ditugu. Bizipen pertsonalak politizatzen ditugu eta guztia modu teoriko batean kokatu.

TALDEAREN (eta konpromisoaren) GARRANTZIA

10-15 emakumeko taldea osatzea desio dugu. Parte hartzaileak ahalik eta saio gehienetara etortzeko beraien buruarekin konprometitzea eskatzen dugu. Konpromiso hau taldearekin izango da ere, kideen arteko kohesioak baldintzatuko baitu prozesuaren kalitatea.

IZEN EMATEAK

Eskolatxoan parte hartu nahi baduzu edota zalantzak badituzu, idatzi info@aragorputz.eus-era eta nahi izanez gero, Ara!Gorputzeko kideokin hitz egiteko aukera izango duzu.

Antolatzaileak: Mundu Bat Fundazioa eta Ara!Gorputz
Dinamizatzaileak: Ara!Gorputz
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua