Menarkiak edo lehen hilerokoak haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Zama handia daramagu gorputzean itsatsirik fluxu gorriaren harira, baina zama hori ez diegu gure txikiei pasatu nahi.
Ahal dela, guk bizitu genuena baino esperientzia harmoniatsuagoa desio dugu haientzat.
Baina zer esaten diegu hilerokoaren inguruan? Mina izaten dugula? Haurrak egin ahal izateko baliagarria dela?
Familiei bideratutako 2 orduko saio honetan, menarkiatik hurbil daudenak eta haien konfiantzazko pertsonak elkartuko gara hilerokoaren inguruan informazioa elkartrukatzeko.
Menarkek, trantsizio garai horretan ere, haien ama, anaia, aita, ahizpa, amona eta bizilagun kuttuna alboan, babesa emateko parada izango dute.