loader image

Hilerokoa

Hilerokoak ez luke minik eman behar, baina, zoritxarrez, sufrimendua normalizatuta dugu. Horregatik, duintasun eta osasun menstrualaren alde lanean jarraitzen dugu, eskubide menstrualak aldarrikatuz eta eraikiz.

Izan ere, lehen hilerokotik azkenekora arte, kalitatezko informazio egokitua jasotzeko eskubidea dugu. Baita produktu ez-kutsagarrietara sarbidea izateko eskubidea eta osasun-arreta egokia jasotzeko eskubidea ere. Eta, noski, laneko bajarako eskubidea ere bai, beharrezkoa denean.

Eskaintzak

Menarkia familian

Lehen hilerokoa iristen denerako familia osoa prestatzen laguntzea du xede saio honek. Horretarako, giro goxo eta segurua sortuko dugu, bakoitzaren beharretara egokitutakoa eta informazioa, bizipenak, zalantzak eta desioak partekatzeko aukera izango dugu. 

Ohiko galderak

Saio hau eskolek, guraso elkarteek, auzo elkarteek, emakumeen etxeek edo IFZ duen edozein eragilek.

Bai.

Hilerokoak gizarte osoa zeharkatzen du. Ez da “pertsona batzuoi, egun horietan, hor behean” gertatzen zaiguna. 

Dagozkigun eskubideak errealitate bihurtzeko ezinbestekoa da denon inplikazioa eta denok dugu informatuta egiteko ardura.

Gonbidapen berezia egiten diegu gizon eta mutilei. Arduraz gain, beraiek ere informatuta egiteko eskubidea ere badutelako.

Menarkia bidelaguntzen

Lehen hilerokoa modu osasuntsu, kontziente eta samur batean akonpainatu ahal izateko baliabideak eta estrategiak landuko ditugu saio honetan. Menarken familiei eta irakasleei informazio baliagarria emateaz gain, partaideen errealitateari erreparatuko diogu esku-hartzeen diseinuan berezitasunak kontutan izateko.

Ohiko galderak

Saio hau eskolek, guraso elkarteek, auzo elkarteek, emakumeen etxeek edo IFZ duen edozein eragilek antolatu dezake.

Bai.

Hilerokoak gizarte osoa zeharkatzen du. Ez da “pertsona batzuoi, egun horietan, hor behean” gertatzen zaiguna. 

Dagozkigun eskubideak errealitate bihurtzeko ezinbestekoa da denon inplikazioa eta denok dugu informatuta egiteko ardura.

Gonbidapen berezia egiten diegu gizonei. Arduraz gain, beraiek ere informatuta egiteko eskubidea ere badutelako.

Ziklikotasunean murgilduz

Hilerokoaren inguruko informazio baliagarria partekatuko dugu saio honetan, elkar entzungo dugu eta ziklikotasunaz gozatzeko aukerak mahaigaineratuko ditugu.

Hilerokoaren kulturak eta ekofeminismoak ematen dizkigun tresnez baliaturik, perspektiba oso zabal batetik hasi eta maila pertsonalerako bidaia egingo dugu.

Ohiko galderak

Bai, edukiak eta egiten ditugun dinamikak taldera egokitzen ditugu beti.

Saio kopuruak eta hauen iraupenak ere eragina dauka prozesu honen sakontasunean.

Ez dago adin tarte zehatzik ziklikotasunean murgiltzeko 🙂 garai bakoitzean badugu zer esan eta nola (elkarrekin) ikasi.

Klimaterioan murgilduz

Klimaterioa iragotzen edo menopausia pasa duten bazkide kolaboratzaileekin elkarlanean sortu dugun tailerra da hau.

Sintoma asko egozten zaizkio klimaterioari  eta horietako hainbatekin elkarbizitzea dagokigu. Horregatik, klimaterioaz aritzeko espazioa irekiko dugu, jakintzak partekatzeko eta ondo bizitzeko estrategiak garatzeko.

Ohiko galderak

Saio hau motibaturiko edozein emakume taldek, auzo elkarteek, emakumeen etxeek, udalek edo IFZ duen edozein elkartek antolatu dezake.

Ez, baina gomendagarria da klimaterio, perimenopausia edo menopausiaren fasean dauden pertsonekin lantzea.

Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak

Eskolan, haur helduekin, hilerokoaren inguruko informazio baliagarria partekatuko dugu. Haurrek dituzten zalantzak argituko ditugu eta eskubide menstrualak bermatzeko tresnak planifikatzen lagunduko diegu irakasleei eta gainerako langileei.

Ohiko galderak

Ikasleen garapen fisiologikoaren arabera txikiegiak izan daitezke, bai. Baina hilerokoa geroz eta lehenago jaisten ari zaie haurrei eta kasu askotan 4. mailan igarotzen dute menarkia. Informazioa garaiz iristeko premiagatik 4. mailan esku hartzea irakasleekin batera baloratzea gomendatzen dugu.

Bai, beraiei ere eragiten dien fenomeno delako hilerokoa. Informatuta egoteko eskubideaz gain, hilerokoa dugun pertsonen zaintzan inplikatzeko baliabideak behar dituzte.

Ikasle eta irakasleen artean konfiantza harremana badago eta irakasleak interesa eta aukera badu, horrek saioan parte hartzea egokiena dela baloratzen dugu. Baina irakasleek baloratzen duzuena da ongi egongo da beti.

Saioan parte hartzen baduzue, rol jakin batekin egitea eskatzen dizuegu: parte hartzaile pasibo rola. Hau da, edukian eta ikasleekin dugun hartu emanean ekarpenik ez egitea. Interesgarria da irakasleen bizipen pertsonal txikiren bat edo zalantzaren bat partekatzea ikasleekin lotura emozionala ezartzeko baina ez da beharrezkoa.

Haurrekin egiten dugun lanak jarraipen koherente bat izan dezan, ikastetxean haurrekin harremana duten helduekin saio bat egitea ezinbestekoa da guretzat.

Eskolak nahi izatekotan, gurasoekin ere lan egiteko aukera dugu. Bi eskaintza dauzkagu honetarako (gorago ikusgai): “Menarkia familian” eta “Menarkia bidelaguntzen”.

Aurre-nerabeak

Lehen hilekorako prestatzeko eta berau ulertzeko espazio seguru eta goxoa irekiko dugu tailer honetan. Ziklikotasunaz, gorputzen aldaketaz, gogoez, beldurrez eta bizi-esperientziez modu irekian arituko gara. Tabuak desegiteko eta haurren autoezagutza zein boteretzea indartzeko urrats gozagarri bat gehiago da saio hau.

Ohiko galderak

Bai, edukiak eta egiten ditugun dinamikak taldera egokitzen ditugu beti.

Aurre-nerabe eta nerabeekin 2 edo 3 saioko prozesua proposatzen dugu edukiak modu egokian lantzeko eta barneratzeko.

Baliabideak

Eskubide menstrualak

Ziklograma

Gomendatutako baliabideak

Ilustrazioak

Unitate didaktikoa

Ziklikoa naiz!

Bideo honetan, hilerokoaren zikloaren fase eta ezaugarriak aipatzen dira.

Scroll to Top