Gu

Hilerokoaren kulturaren inguruan elkarrekin ikasten urteak egon ondoren, 2018an elkarte bezala eratu ginen. Hiru urte beranduago gure ogibide bilakatu genuen gure lana eta kooperatiba txiki bilakatu ginen. Enara eta Ione gara Ara!Gorputzeko bazkide langileak eta Bidasoa da gure bizileku eta lan eremua.

Lan ikusezinak aitortuz eta norbere bizipenak kolektiboki politizatuz, formazio prozesuak bidelaguntzen ditugu. Jorratzen ditugun lan ildo nagusiak Hilerokoaren zikloaEkonomia feminista, Antiarrazakeria, Ekofeminismoa dira.

Nekropolitika garaiotan, bizirik dirauena zaintzea eta itxaropena elikatzea maite dugu.

Enara I. Dominguez

Ardura handia izan zuen haurra izan nintzen, zorionez, jolas serioaren bitartez, nire lan-ibilbidean (ere) hau deseraikitzen noa, eta ondorioz, bizitza kuriositatez behatzen. Iluntasuna maite dut, ez-ikusgarria dena ikusten abilezia daukat eta hor dauden altxorrak topatzen.

Ara!Goputz-en baitan, Ionerekin batera, hau guztia argitasunez arakatzeko aukera da gure kooperatiba. Lagun iraultzaile eta xamurrez inguratua egotea, bihotza itxaropenez betetzen dit uneoro.

Ione F. Zabaleta

Eskolara inoiz adaptatu ez zen ume eta nerabea izan nintzen, eta horrek ikaskuntza prozesuak beste modu batera planteatzeko irrika sortu izan dit beti.

Azken urteetan Enara, nire kide maitagarriarekin bizitza proiektua partekatzen dut Ara!Gorputzen. Beste lagun eta proiektu asko ere bide zirraragarri hau ere gurekin egiten ari dira.

Bazkide laguntzaileak

Idoia

Esperimentazio eta eraldaketarako babes espazio da. Sisteman arrakalak sortzeko oso beharrezkoa

Oihana

“Sozialki baztertuak dauden gaiak jorratzeko tresna da A!G. Bizitzarako baliagarria iruditzen zait, ikasten dudan guztia barneratzen dut eta handik eta hemendik ernaltzen da”

Maitane

 

“A!Gk ekarpen handia egin dit nire barne prozesuan eta zenbait gauza politizatzeko indarra ere ematen dit. Asko gozatzen dut egiten dugunarekin eta hori zabaltzearekin. Nire bidea balioztatzen dit eta kultura politikoa lantzeko lagungarria zait.”

Ane

“Bakoitzak egiten duguna kontuan hartzen da eta hori aitortzeko jaio zen bazkide kolaboratzailearen figura. Esploratzeko aukera dugu, baita jada lantzen ari diren ildoak, zein gure proposamen propioak garatzeko ere”

Izena

“Zentzua daukalako zabaldu da, bestela ez zen zabalduko. Bestela, soilik langileak egongo ziren eta listo”

Ekonomia sozial eraldatzailea sustatzen dugun elkartea gara, tokiko garapena,  elkarlana eta ingurumenarekiko ardura uztartzen dituena. Bertan, beste kooperatiba, elkarte eta proiektu eraldatzaileekin sarean lan egiten dugu, interkooperazioa eta elkartasuna ardatz hartuta.        

Ekonomia sozial eraldatzaile feministaren markoan lan egiten dugun kooperatiba eta elkarte sarea gara. Ekonomia feminista sustatuko duen zirkuitu ekonomikoa sortzea dugu helburu. Horrela, ekonomia feministak eskaintzen digun marko teoriko zein praktikoa gure gain hartzen dugu, barne zein kanpo mailan eragin nahi dugulako.

IONE F. ZABALETA

“Zoriontasunari eta lasaitasunari heltzen diodan pertsona naiz. 

Eskolara inoiz adaptatu ez zen ume eta nerabea izan nintzen, eta horrek ikaskuntza prozesuak beste modu batera planteatzeko irrika sortu izan dit beti. 

Gizarte langintza formazioa jaso nuen, kale eta komunitate bizitzan gehiago ikasi nuelaren sentsazioa badut ere. Hots, helduaroan harremanak eta bizipenak izan dira nire eskola. Eta maite dut horrela ikasten jarraitzea.

Azken urteetan Enara, nire kide maitagarriarekin bizitza proiektua partekatzen dut Ara!Gorputzen. Beste lagun eta proiektu asko ere bide zirraragarri hau ere gurekin egiten ari dira. Horrek zoriontasuna eta lasaitasuna ematen dit”

ENARA I. DOMINGUEZ

“Duela urte batzuk erabaki nuen nire bidea feminismoei lotuta egongo zela gorputzak erdigunean kokatuz, eta hilerokoaren kultura (edo kultura ziklikoa) garatu, sustatu eta zabaltzeko lan egingo nuela, guzti hau nire zikloaren prozesuen behaketa mantenduz.

Ekonomien inguruan eta hauek gorputzekin duten harremanaren inguruan ere ikertzen dut, oinarri moduan ekonomia feministaren proposamena dudalarik.

Bi bide hauen elkar-puntua den ‘Viviendo en cíclico – Ziklikoki Bizitzen’ sortu nuen, mundu lineal eta produktibista honetan kultura ziklikoari (eta hilerokoaren kulturari)  lekua irekitzeko.”

Scroll to Top