Antiarrazakeria
Europa harresiz inguraturiko gotorleku bat bilakatu da. Biztanle kopuru handi batek ez ditu oinarrizko eskubideak bermatuta, baina guk bai. Baita pribilegio batzuk eta humanitatea ere. Horrek botere eta ardura posizio batean kokatzen gaitu.
Erraza ez dirudien arren, Ara!Gorputzen baditugu urrats batzuk aurreikusita eta aurrera goaz. Gehiago jakin nahi?
Eskaintzak
Txuritasuna deseraikitzen tailerra
Feminismoetatik ikasi dugu zein dira bizi ditugun opresioak, eta zentzu honetan garrantzitsua da ere, ditugun pribilegioak arakatzea.
Proposamen honen bitartez, oraindik ere gure jendartean dagoen (eta barneratua daukagun) arrazakeria landuko dugu.
Ohiko galderak
Nola uztartzen da proposamen hau antiarrazakeriarekin?
Emakume* txurion talde ezberdinetan frogatu dugun prozesua da hau. Gure ustetan, arrazializatutako eragile eta taldeekin zubiak eraikitzeko, ezinbestekoa da aurretik gure ‘txuritasuna’ lantzea.
Saio bat baino gehiago egin daiteke?
Bai. Gomendagarria da gainera saio bat baino gehiago egitea. Prozesu moduan egiten badugu, kapa sakon gehiago arakatzeko tartea izango bai dugu.
- HARTZAILEAK: Heldu oro (talde, egitura, Emakumeen* etxeak,...)
- HELBURUA: Barneratuta dugun arrazakeria berrikusi eta desegiteko bidean kokatu
- PERTSONA KOPURUA: 10-15
- IRAUPENA: 3 ordu (gutxienez)
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Ipuin kontalaria
‘Familian asko gara’ ipuinaren bitartez (beherago topatuko duzu orri honetan bertan), aniztasuna, familia ereduak eta bestelako gai batzuek lantzen ditugu.
Ipuin kontalaria, aipatutako gaiak lantzeko, haurrentzat (eta haien familientzat) bideratua dagoen dinamizazio modua da.
Ohiko galderak
Nork antolatu dezake saio hau?
Saio hau, IFZ duen edozein elkarte edo eskolek antolatu dezake.
Zergatik da garrantzitsua haurrekin interkulturalitatea lantzea?
Garrantzitsua eta ezinbestekoa da gai hau adin guztietan jorratzea.
- HARTZAILEAK: 4-6 urte arteko haurrak eta beraien familiak
- HELBURUA: Familia aniztasuna oinarri duen ipuinarekin gozatzea
- PERTSONA KOPURUA: 10-15
- IRAUPENA: Ordubete inguru
- ESPAZIOA: Goxoa, lurrean eseri ahal izateko koxinekin.
Ildo honetan eragile hauekin elkarlanean dihardugu:
Komunikabideak eta gu
- Familia dibertsitatea eta arrazializazioa lantzen duen literatura haurrentzat (Antxeta irratia)
- "Zaintza sare osasuntsu baten bermatzen du ongizatea" (Eitb)
- "Arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko ipuina" (Diario Vasco)
- Interrazialidadearen eta familia ereduen gainean hausnartzen" (Oarsoaldeako Hitza)
- "Erreferente ez zurien falta handi bat dago euskal haur literaturan" (Bidasoako Hitza)



