Ekonomia feminista
Ekonomia Feminista, bizitza sostengatu ahal izateko lan eta prozesuak balioan jartzeko filosofia eta praktika proposamen multzo bat da.
Bizitza desiragarriak denok izan ahal izateko bide-orria da. Itxaropena elikatzeko lan programa.
Herri pedagogia erabiliaz, erritmo pausatuan eta giro goxoan, gai hauek lantzen ditugu, besteak beste: zaintza lanak, inperialismoa, arrazaren eta sexuaren araberako lan banaketa, emozioak eta neoliberalismoa gure bizitzetan.
Eskaintzak
Ekonomia Feminista eskolatxoaren prozesua
Abya Yalan, erresistentzian dauden emakumeek pedagogia herrikoi eta feministatik sortutako proposamena da Ekonomia Feminista eskolatxoa.
2010ean, MunduBat Fundazioak Euskal Herriko testuingurura egokitu zuen eta ordutik, hainbat Ekonomia Feminista eskolatxo egin ditugu gure lurraldeetan.
Ara!Gorputzeko kideok 2019an hartu genuen lekukoa, eduki guztia euskaratu genuen eta hainbat urteetako lan prozesuak dinamizatu ditugu.
Ohiko galderak
Zer dira eskolatxoak? (Bideoa)
Prozesuaren aberastasuna hitzetan jasotzea zaila denez, atal honetan bertan dagoen genuen.
Zein da lantzen den edukia?
Prozesu honetan lantzen den edukia HEMEN eskuratu dezakezu
- HARTZAILEAK: Prozesuarekin konprometituko diren emakumeak
- HELBURUA: Ekonomiaren inguruko hausnarketa kritikoa sustatzea eta egunerokoan eragiteko gakoak kolektiboki sortzea
- PERTSONA KOPURUA: 10-20
- IRAUPENA: 3 orduko 9 saio
- ESPAZIOA: Zabala, erosoa eta goxoa
Ekonomia Feminista saioa talde egituratuetan
Ohiko galderak
Egingarria al da formazioa hau nire taldean edo egituran?
Zalantzarik gabe, bai!
Bizitza Ona guztientzat filosofia eta proposopamen politikoa lurreratzeko urratsak emango ditugu saio honetan. Taldearen dinamika aztertuz, zenbait puntu kolektiboki balioztatuko ditugu eta zenbat erronkari nola heldu landuko dugu.
Saio bat baino gehiago egin daitezke?
Bai. Are gehiago, gomendagarria da prozesu moduan lantzea, hainbat saiorekin, bakar batean beharrean. Horrela, eremu ezberdinak sakonago aztertzeko eta eraldatzeko aukera izango dugu.
- HARTZAILEAK: Kooperatibak, talde feministak, elkarteak, enpresak...
- HELBURUA: Taldeak bere errealitate ez-ikusgarria aztertzeko eta bizigarritasuna sustatzeko gakoak sortzea
- PERTSONA KOPURUA: Taldearen arabera
- IRAUPENA: 3 orduko saio 1
- ESPAZIOA: Zabala, erosoa eta goxoa
Ekonomia Feminista ikastetxeetan
Ekonomiaren irakaskuntza, oro har, eredu kapitalistaren azterketan eta sustapenean oinarritzen da. Proposamen honen bidez, ekonomia ulertzeko eta egiteko beste modu batzuk ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu: Ekonomia Feminista eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea, hain zuzen ere.
Ekonomia pertsonen eta bizitzaren zerbitzura jartzeko aukera ematen digute eredu horiek. Aukera berriak eta arrakastatsuak aztertzeko gonbidapena egiten dugu.
Ohiko galderak
Egingarria al da formazioa hau nire eskolan?
Bai, guztiz egingarria da. Gainera, ikasleentzat aberasgarria izango da ekonomia ulertzeko eta egiteko beste modu batzuk ezagutzea, saioak euren kontzientzia kritikoa garatzen lagunduko die.
Bi saio baino gehiago egin daitezke?
Bai. Are gehiago, prozesu moduan lantzea da gomendagarriena. Horrela, teoria hobeto ulertzeko aukera izateaz gain, esperientzia errealak ezagutzeko aukera izango dugu.
- HARTZAILEAK: DBHko, batxillergoko, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleak eta irakasleak
- HELBURUA: Ekonomiaren irakaskuntza Ekonomia Feminista eta Ekonomia Sozial Eraldatzailera zabaltzea
- PERTSONA KOPURUA: Taldearen arabera
- IRAUPENA: 2 orduko 2 saio
- ESPAZIOA: Zabala, erosoa eta goxoa
Ekonomia Feministara hurbilpen bat
Ekonomia Feministaren oinarriak ezagutu eta bertan murgiltzen hasiko gara.
Norbere esperientziatik abiatuta, elkarrekin arakatuko dugu nola eragiten diguten kapitalismoak, neoliberalismoak eta kolonialismoak, eta nola elikatu ditzakegun alternatibak Ekonomia Feministaren proposamenetik abiatuta.
Ohiko galderak
Saio bat baino gehiago egin daiteke?
Bai. Saio solte hau hurbilpen txiki bat egiteko baliagarria izan daiteke, baina Ekonomia Feministak planteatzen duen norabilean eraldaketa bat gauzatu dadin, prozesu bat egitea gomendatzen dugu.
- HARTZAILEAK: Herritarrak, eragile sozialak, gazte taldeak, emakume taldeak, hezkuntza komunitatea...
- HELBURUA: Ekonomia feministaren oinarriak ezagutzea
- PERTSONA KOPURUA: 10-20
- IRAUPENA: 3 orduko saio 1
- ESPAZIOA: Zabala, erosoa eta goxoa
Baliabideak
Ekonomia Feminista lantzeko zenbait gako
Ekonomia Feministaren oinarriak jasotzen dituen infografia.
Bizitza Onaren egunerokoa
Abya Yalako kideek sortutako printzipioak ardatz izanik, norbere erregistroak egiteko tresna.
Etxean inprimatzeko deskargatu dezakezu.
Ekonomia Feministaren oinarriak
Ekonomia Feminista Eskolatxoetan lantzen ditugun moduluen laburpena.



