loader image

Ekonomia feminista

Ekonomia Feminista, bizitza sostengatu ahal izateko lan eta prozesuak balioan jartzeko filosofia eta praktika proposamen multzo bat da.

Bizitza desiragarriak denok izan ahal izateko bide-orria da. Itxaropena elikatzeko lan programa. 

Herri pedagogia erabiliaz, erritmo pausatuan eta giro goxoan, gai hauek lantzen ditugu, besteak beste: zaintza lanak, inperialismoa, arrazaren eta sexuaren araberako lan banaketa, emozioak eta neoliberalismoa gure bizitzetan.

Eskaintzak

Ekonomia Feminista eskolatxoaren prozesua

Abya Yalan, erresistentzian dauden emakumeek pedagogia herrikoi eta feministatik sortutako proposamena da Ekonomia Feminista eskolatxoa.

2010ean, MunduBat Fundazioak Euskal Herriko testuingurura egokitu zuen eta ordutik, hainbat Ekonomia Feminista eskolatxo egin ditugu gure lurraldeetan. 

Ara!Gorputzeko kideok 2019an hartu genuen lekukoa, eduki guztia euskaratu genuen eta hainbat urteetako lan prozesuak dinamizatu ditugu.

Ohiko galderak

Prozesuaren aberastasuna hitzetan jasotzea zaila denez, atal honetan bertan dagoen genuen.

Prozesu honetan lantzen den edukia HEMEN eskuratu dezakezu

Ekonomia Feminista saioa talde egituratuetan

Gure eguneroko bizitzaren erritmo azkarrak sarritan ezkutuan uzten ditu gure benetako beharrak eta desioak.
 
Ekonomia Feministaren bidez, taldeak bere errealitatea patxadaz aztertzeko eta bizigarritasuna sustatzeko gakoak aurkitzeko aukera izango du.

Ohiko galderak

Zalantzarik gabe, bai!

Bizitza Ona guztientzat filosofia eta proposopamen politikoa lurreratzeko urratsak emango ditugu saio honetan. Taldearen dinamika aztertuz, zenbait puntu kolektiboki balioztatuko ditugu eta zenbat erronkari nola heldu landuko dugu. 

Bai. Are gehiago, gomendagarria da prozesu moduan lantzea, hainbat saiorekin, bakar batean beharrean. Horrela, eremu ezberdinak sakonago aztertzeko eta eraldatzeko aukera izango dugu. 

Ekonomia Feminista ikastetxeetan

Ekonomiaren irakaskuntza, oro har, eredu kapitalistaren azterketan eta sustapenean oinarritzen da. Proposamen honen bidez, ekonomia ulertzeko eta egiteko beste modu batzuk ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu: Ekonomia Feminista eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea, hain zuzen ere.

Ekonomia pertsonen eta bizitzaren zerbitzura jartzeko aukera ematen digute eredu horiek. Aukera berriak eta arrakastatsuak aztertzeko gonbidapena egiten dugu.

Ohiko galderak

Bai, guztiz egingarria da. Gainera, ikasleentzat aberasgarria izango da ekonomia ulertzeko eta egiteko beste modu batzuk ezagutzea, saioak euren kontzientzia kritikoa garatzen lagunduko die.

Bai. Are gehiago, prozesu moduan lantzea da gomendagarriena. Horrela, teoria hobeto ulertzeko aukera izateaz gain, esperientzia errealak ezagutzeko aukera izango dugu. 

Ekonomia Feministara hurbilpen bat

Ekonomia Feministaren oinarriak ezagutu eta bertan murgiltzen hasiko gara.

Norbere esperientziatik abiatuta, elkarrekin arakatuko dugu nola eragiten diguten kapitalismoak, neoliberalismoak eta kolonialismoak, eta nola elikatu ditzakegun alternatibak Ekonomia Feministaren proposamenetik abiatuta.

Ohiko galderak

Bai. Saio solte hau hurbilpen txiki bat egiteko baliagarria izan daiteke, baina Ekonomia Feministak planteatzen duen norabilean eraldaketa bat gauzatu dadin, prozesu bat egitea gomendatzen dugu.

Baliabideak

Ekonomia Feminista lantzeko zenbait gako

Ekonomia Feministaren oinarriak jasotzen dituen infografia.

Bizitza Onaren egunerokoa

Abya Yalako kideek sortutako printzipioak ardatz izanik, norbere erregistroak egiteko tresna.

Etxean inprimatzeko deskargatu dezakezu.

Ekonomia Feministaren oinarriak

Ekonomia Feminista Eskolatxoetan lantzen ditugun moduluen laburpena.

Loreak

komunikabideak eta gu

Scroll to Top