Ekofeminismoa
Oinarrietara jotzen dugu ekofeministok. Jatekoa bermatzen diguten lurretara, nekazarietara eta erleetara. Arnastea ahalbidetzen digun oxigenora, atmosferara, zuhaitzetara.
Bide honetan ere bidelagun kuttunak ditugu: Labore Txingudi elkartea eta Maïa Permakultura kooperatiba.
Egiten dugunaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, jarraitu irakurtzen. Eta bestela, HEMEN dago eskoletan egiten dugunaren eskaintza katalogoa.
Eskaintzak
Eskolan: Agroekologia eta ekofeminismoari sarrera (DBH 1-2)
Saio hau txango baten bidez egingo dugu. Lehen partean, Labore Txingudiren dendara bisita egingo dugu eta ostean, dinamika batzuen bidez teoria lantzeko parada izango dugu.
Saioaren bigarren zatia Irungo Palmera-Montero espazioan egin ohi dugu, baina bestelako espaziotan ere egin daiteke. Saio honek goiz oso bat irauten du. Aukera egongo balitz, txangoa bizikletan egin liteke. Bestela, autobus publikoan mugitu ohi gara.
Ohiko galderak
Zergatik landu ekofeminismoa eta agroekologia eskolan?
Proposamen honekin, bizitza sostengatzen duten oinarrietara bueltatzen gara. Elikadura, zuhaitzak eta ingurumenak, gure bizitzak aurrera egiteko ezinbestekoak direlako.
Saio bat baino gehiago egin daiteke?
Bai. Gomendagarria da gainera saio bat baino gehiago egitea. Prozesu moduan egiten badugu, kapa sakon gehiago arakatzeko tartea izango bai dugu.
- HARTZAILEAK: DBH 1. eta 2. mailako ikasleak
- HELBURUA: Agroekologia eta ekofeminismoari sarrera bat egitea
- PERTSONA KOPURUA: Ikasgela osoa
- IRAUPENA: Goiz oso bat
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Eskolan: Agroekologia eta ekofeminismoa gorpuzten (DBH 3-4)
Saio hau txango baten bidez egingo dugu. Lehen partean, baratzera bisita egingo dugu, Hondarribiko Botika agroaldeako Sorburu baratza komunitariora (Sorburu, BDSKoop sarean baitan dago ere).
Bigarren partean, Hondarribiko azoka bisitatuko dugu. Bertan, ikasleek tartea izango dute beren zalantza eta bizipenak elkarbanatzeko. Saio honek goiz oso bat irauten du. Aukera egongo balitz, txangoa bizikletan egin liteke. Bestela, autobus publikoan mugitu ohi gara.
Ohiko galderak
Zergatik landu ekofeminismoa eta agroekologia eskolan?
Proposamen honekin, bizitza sostengatzen duten oinarrietara bueltatzen gara. Elikadura, zuhaitzak eta ingurumenak, gure bizitzak aurrera egiteko ezinbestekoak direlako.
Saio bat baino gehiago egin daiteke?
Bai. Gomendagarria da gainera saio bat baino gehiago egitea. Prozesu moduan egiten badugu, kapa sakon gehiago arakatzeko tartea izango bai dugu.
- HARTZAILEAK: DBH 3. eta 4. mailako ikasleak
- HELBURUA: Agroekologia eta ekofeminismoa gorpuztea
- PERTSONA KOPURUA: Ikasgela osoa
- IRAUPENA: Goiz oso bat
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Eskolan: Saio gehigarriak (DBH 3-4 eta Batxilergoa)
Ikastetxean gai hauen inguruan sakontzeko interesa egongo balitz, saio teoriko-praktiko gehigarri hauek egitea proposatzen dugu:
- Kooperatibismoa eta ESEa: Saio honen bidez, kooperatibismoaren- eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen (ESE) oinarriak landuko ditugu. Kapitalismo indibidualistatik at dauden ekonomia ereduak mahai-gaineratuko ditugu.
- Ekintzailetza feminista: Saio honen bidez, sistemak proposatzen duen ekintzaile bakarti eta isolatuaren aurrean, bestelako eredu batzuk badaudela aztertuko dugu.
Ohiko galderak
Zergatik landu kooperatibismoa, ESEa eta ekintzailetza feminista eskolan?
Gaur egungo kapitalismoak eskaintzen dizkigun aukerez haratago, badago bizitza 🙂 Prozesu honen helburua, hori elkarrekin lantzea da.
Aurretik zenbait eduki landu behar dira?
Gomendagarria den arren ikasleek zenbait jakintza izatea agroekologiaz eta ekofeminismoaz, ez da beharrezkoa. Taldera eta landu dituzten jakintzetara egokituko proposamena.
Saio bat baino gehiago egin daiteke?
Bai. Gomendagarria da gainera saio bat baino gehiago egitea. Prozesu moduan egiten badugu, kapa sakon gehiago arakatzeko tartea izango bai dugu.
- HARTZAILEAK: DBH 3. eta 4. mailako ikasleak eta batxilergokoak
- HELBURUA: Kooperatibismoa eta ESEan sakontzea. Ekintzailetza feminista lantzea
- PERTSONA KOPURUA: Ikasgela osoa
- IRAUPENA: 2 ordu (gutxienez)
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Ekofeminismoa ezagutzen
Ekofeminismoa zer den ezagutzea eta lantzea, ezinbestekoa da gaur egungo gure mundu ikuskera aztertzeko.
Proposamen honen bidez, modu teoriko-praktikoan ezagutuko dugu, baita ere gure gorputzetan eta egunerokotasunean daukan eraginean sakondu.
Ohiko galderak
Egingarria da formazioa hau nire talde edo egituran?
Egitura zein talde guztietan ez-ikusgarria den asko mugitzen da, hauetatik sortzen dira, besteak beste, botere harremanak. Beraz, ziur gaude zure taldea edo egituran ere egingarria dela.
Saio bat baino gehiago egin daiteke?
Bai. Gomendagarria da gainera saio bat baino gehiago egitea. Prozesu moduan egiten badugu, kapa sakon gehiago arakatzeko tartea izango bai dugu.
- HARTZAILEAK: Emakumeen etxeak, elkarteak,... (edozein talde edo eragile)
- HELBURUA: Ekofeminismoa zer den ezagutzea eta sakontzea
- PERTSONA KOPURUA: 10-20
- IRAUPENA: Gutxienez 3 orduko saio 1
- ESPAZIOA: Talde dinamikak egiteko erosoa eta goxoa dena
Baliabideak
Porrulandia (Agroekologia lehiaketa)
Elikadura agroekologia vs. industriala… nork irabaziko du txapelketa? Bideo honen bitartez, bertako elikadura agroekologikoa lantzeko gakoak topatu daitezke.



