Kultura feminista eta
eraldaketa komunitarioa bultzatzen

Ara!Gorputz hilerokoaren kulturatik, ekonomia feministatik eta ikuspegi antirrazista zein ekofeministatik sortutako proiektu kooperatiboa da. Gure lanaren oinarrian ikaskuntza kolektiboa, bizipenen politizazioa eta zaintza daude, beti ere komunitatearekin elkarlanean eta tokiko errealitatetik abiatuta.

Bidasoan kokatuta, formakuntza prozesuak eta esperimentaziorako espazioak sortzen ditugu, ikusiezina agerian jarri eta bizitzaren aldeko praktikak elikatzeko. Gure sare kooperatibo eta feministaren sostenguarekin, eraldaketa sozialerako tresnak partekatzen ditugu, modu argi, xume eta errotuan.

Lan metodologia

Herri pedagogia feministatik abiatuta, ikasketa prozesuak modu pausatuan, kolektiboan eta gorputzari entzunez garatzen ditugu; bizipenen aitortza, erritmo propioen errespetua eta bidelaguntasun arduratsua oinarri hartuta.

 

GORPUTZAK

 

ERDIGUNEAN

Loreak

Bizitza-onaren bidean goaz. Hori guretzat zer den jakin nahi baduzu, ikusi bideoa!

 

A!Gren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, egin klik lerroburu hauetan:

Loreak

HEMEN klik eginda gure Telegram kanalera batu zaitezke!

Gure sareak:

Scroll to Top