HILEROKOA eta ginekologia
Ezagutzen dugun ginekologiaren sorrera patriarkatu arrazista eta kolonialistaren baitan eman zen.
Egun, mundu lineal eta kapitalistaren mesedetan, gure zikloak ezikusiak edota arbuiatuak izaten jarraitzen dute.
Paradigma horiek haustea eta alternatiba bizigarriak sortzen jarraitzea da gure xedea.
Gure gorputzetan arrotz sentitu garen egunak amaituko dira!
HAUEK DIRA GURE PROPOSAMENAK:
Saio honetan, ziklikotasunaera gozo hurbilduko gara gorputza mugituz, bakarka hausnartuz, eztabaidatuz eta azalpen batzuk jasoz.
Tailer hau, bere eduki eta iraupenarengatik, trinkoena da.
Hasieran, ziklikotasunari hurbilpen bat egingo dugu, eta taldean kudeatutako ginekologiaren oinarriak ezarriko ditugu.
Ostean, gorputzetan zentratuko gara eta pototak izango ditugu protagonista: norberak bere alua behatzeaz gain, besteena behatzeko aukera izanen du.
Egun bateko goiz eta arratsaldez garatu izan dugu saio hau. Potota tailerra I-en eduki berak jorratzen ditugu, baina patxada handiagoz.
Talde eta norbanako dinamika gehiago izango ditugu eta aluen behaketetan sakonago murgiltzeko aukera izango dugu.
Formazio hau hiru saiotan banatu ohi dugu. Formazio hau egiten dugunetan, partaideak gehiagorako gogoz geratu ohi dira.
Potota tailera II-ren oinarria du, eta bertan era espezifikoan jorratzen ditugu bai haurtzaroa bai menarkia.